Mundua -

Hauteskundeak

Ahotsa altxatzeko eguna Myanmarren

Mende erdi baino gehiago iraun duen Junta Militarraren erregimenaren ostean, lehen hauteskunde libreak dituzte gaur Myanmarren.

Demokraziarako Liga Nazionala alderdi aurkaria, faboritoa

2:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011. urtean itxura zibileko lehenbiziko gobernua eratu zenetik, lehendabiziko hauteskunde libreak dituzte Myanmarren. Mende erdi baino gehiago iraun duen Junta Militarraren erregimenaren ostean, hauteskundeetara deitu dituzte, bada, herritarrak.

Bi ganberatan banatutako eserlekuak daude jokoan; 168 eserleku Herritartasun Ganberan (Amyotha Hluttaw) eta Ordezkarien Ganbera (Pyithu Hluttaw) osatzen duten 440 eserlekuetatik 330.

Parlamentuko bi ganberen eta militarrek izendatutako hautagaien artean aukeratuko dute Myanmarreko presidentea. Behin aukeratuta, presidenteari dagokio Gobernua osatzea.

Aung San Suu Kyiren NLD Demokraziaren Aldeko Ligak alde handiz irabaziko duela espero da. Bakearen Nobel sariduna ez da legezko gobernuburu izango, semeak atzerritarrak dituelako, senarra zenak eta harekin izandako seme-alabek britainiar herritartasuna dutelako. NLD alderdiak hauteskundeak irabazten baditu, erreforma demokratikoak bizkortu, Konstituzioa berritu eta ingurumenari kalte egiten dioten inbertsioen kontrola handitzeko konpromisoak beteko dituela esan du Kyik.

Azken hilabeteetan esan denez, litekeena da Suu Kyik Shwe Mann jeneral ohi eta Parlamentuko presidentearekin batera osatzea Gobernua. Dena dela, Bakearen Nobel Sariak ukatu egin du hori aste honetan, eta irabaziz gero, bera egongo dela agintean goren esan du.

Suu Kyiren alderdiarekin batera ondoko alderdien artean hautatu beharko dute herritarrek: Thein Sein egungo presidentearen PUSD Batasuna, Elkartasuna eta Garapen Alderdia, Than Tinen PUN Batasun Nazionalaren Alderdia eta Khin Maungen FND Alderdia taldeen artean.

myanmar

myanmar

Rohingyak

Militar komandante ohia 2010ean izendatu zuten Parlamentuko presidente, presidenteorde izan zen gero eta presidente azkenik. Hauteskundeetara aurkeztuko ez zela iragarri zuen uztailean.

Bestalde, bake akordioaren sinadura eta rohingya herritarren aurkako xenofobia hauteskundeon testuingurua ulertzeko ezinbesteko auziak dira. Estatuak ez dio roghingya herritarrei herritartasuna aitortzen. Musulmanak dira rohingyak eta bozkatzeko eskubidea ukatu zaie.

Myanmarreko Giza Eskubideen ordezkariak musulmanei bozkatzeko eskubidea eman ziezaieten eskatu zuen joan den astean, eta herrialdeko migrazio politika kezkagarria salatu zuen.

myanmar

myanmar

Bake-akordioa

Asia hego-ekialdeko estatu handiena da Myanmar, etnia gehien dituena, eta mugimendu armatu gehien izan duena. Gobernuak eta herrialdeko zortzi talde armatuk bake-akordioa izenpetu ondoren egien ari dira hauteskundeak herrialdean. Karen, Myanmarreko talde armaturik zaharrenak hartu du parte bake-akordioan. Wa Armadak eta Kachingo Independentziarako Armadak, baina, su-etena arbuiatu dute eta bide armatuari ekin diote berriro ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa