Mundua -

Parisko atentatuak

Bideo batek Bataclan diskotekatik jendea ihes egiten erakusten du

Hainbat eta hainbat pertsona bertatik ihes egiten ikus daitezke irudi horietan.

Bataclan aretotik jendeak ihes egiten duen unea.
Bataclan aretotik jendeak ihes egiten duen unea.
Bideoa: Kazetari batek Bataclaneko biktimen irteera grabatu zuen

2:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Le Monde egunkariko edizio digitalak atera duen bideo batean, Bataclan aretoko atzeko aldea ikusten da. Irudiak aretotik gertu bizi den aipatutako hedabideko kazetari batek grabatu zituen, eta hainbat eta hainbat pertsona bertatik ihes egiten eta horietako batzuk zaurituei laguntzen ikus daitezke irudiotan.

Bataclan kontzertuetarako aretoa izan da terroristen helburu nagusia Parisen izan den atentatu-oldean. Eagles of death taldea kontzertua eskaintzen ari zela, lau terrorista sartu dira, tiroka, eta bertan zeuden 100 pertsonatik gora bahitu dituzte. Hiru ordu geroago, segurtasun indarrek barrura sartzea erabaki dute, eta terroristek lehergailuak aktibatu dituzte orduan.

Poliziak hainbat bahitu askatzea lortu du, baina 100 pertsona inguru hil dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Atentatuak Eguneko albisteak