Mundua -
Atentatua Tunisian
13 pertsona hil dira Tunisian, autobus militar baten aurkako erasoan
Tunisiak larrialdi egoera ezarri du herrialdean eta etxeratze-agindua eman du hiriburuan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 13 pertsona hil dituzte Tunisia erdigunean, presidentearen zaintzaileen autobusaren kontra egindako atentatuan, EFE agentziak lekukoak aipatuz zabaldu duenez.
Antza, erasotzaile suizida batek gainean zeramak lehergailua zartarazi du, autobus militarra Mohamed V etorbide ezagunetik zihoanean.
Tunisiako Barne Ministerioak esan du eraso terrorista izan dira eta, gutxienez, 12 pertsona hil direla eta beste hainbat zauritu direla.
Erasoaren ostean, Tunisiak larrialdi egoera ezarri du herrialdean eta etxeratze-agindua eman du hiriburuan.
Aurten bi eraso jihadista izan dira Tunisian, bata martxoan eta bestea ekainean. Turismoaren aurkako atentatuak izan ziren eta, guztira, 60 atzerritar hil zituzten.