Mundua -

GERTAKARIA FRANTZIAN

Armatutako gizonezkoek familia bat atxikita izan dute Frantzian

Poliziak familia onik askatzea lortu du. Erasotzaileetako bat hil egin dute eta beste batzuk ihesean joan dira. Gertakaria ez dago Parisko atentatuekin lotuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armatutako gizonezko talde batek familia bat atxikita izan du haien etxebizitzan, Frantziako Roubaix herrian, Belgikako mugatik hurbil, baina Poliziak askatu egin dituela jakinarazi du Lilleko Fiskaltzak.

Gertakariak 19:00ak inguruan hasi dira, Roubaixeko banketxeko bateko zuzendaria bere etxera iritsi eta armatutako zenbait gizonezkok bere familia (emaztea, 30 urteko alaba eta urtebeteko haurra) atxikita zituela ohartu denean.

Erasotzaileek banketxean gordetako dirua eskuratu nahi zuten eta kutxa gotorra irekitzeko kodigoa emateko exijitu diote sukurtsaleko zuzendariari.

Banketxera joatekotan zirela, Poliziaren arreta deitu dute eta, ondorioz, erasotzaileek atzera egin behar izan dute. Tiroketa bat izan da, erasotzaile batzuek ihes egin dute, banketxeko zuzendaria libre utzita, baina beste batzuk etxebizitzan ezkutatu dira.

Poliziak operazio zabala abiatu du eta ordu batzuk geroago etxean indarrez sartu dira. Atxikitako bi emakumeak onik askatu dituzte. Erasotzaileetako bat tiroz hil dute, beste bat atxilotuta dago eta gainerakoek ihes egitea lortu dute.

Hasiera batean gertakari honek alarma gorria piztu du berriro ere Frantzian, azaroaren 13an Parisen izan ziren atentatuekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken albisteak Belgika argazkiak Frantzia bideoak Eguneko albisteak