Mundua -

Mehatxu terrorista

Brusela, normaltasunera itzultzeko saiakeran

Ikastetxeak, metroa eta tranbia pixkanaka-pixkanaka zabalduko dituzte gaurtik aurrera. Bestalde, Belgikak bosgarren susmagarri bat akusatu zuen asteartean, Parisko atentatuetan parte hartu duelakoan.

Belgikako soldaduak Bruselako Grand Placen. Argazkia: EFE
Belgikako soldaduak Bruselako Grand Placen. Argazkia: EFE
Bruselako ikastetxea eta metroa berriz zabaldu dira gaur.

1:30

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselako kaleak pixkanaka-pixkanaka oinezkoak berreskuratzen ari dira, eta dendak, monumentuak eta museoak ateak zabaltzen hasi dira, nahiz eta alerta terroristak maila gorenean jarraitu. Bien bitartean, Pariseko atentatuen ikerketak aurrerapausoak ematen jarraitzen du Belgikan.

Mehatxu terroristaren 4. mailak indarrean jarraituko du datorren astelehenera arte Bruselako eskualdean, baina ikastetxeak, metroa eta tranbia pixkanaka-pixkanaka zabalduko dituzte gaurtik aurrera.

Normaltasuna berreskuratzen lagunduko du horrek; izan ere, hiria basamortua dirudi iragan asteburutik. Hala ere, segurtasuna bermatzeko 300 polizia zabalduko dituzte eskoletan, eta beste 200 agente metroan.

Arrisku egoerei aurre egiteko, ikastetxeetan irakasle zein ikasleentzako ?gela seguruak? prestatzeko proposamena egin du Joelle Milquet Hezkuntza ministroak. ?Eskoletan bunkerrik eraikiko? ez dutela erantzun dio Yvan Mayeur Bruselako alkateak. Gainera, ?histeria saihesteko? eskatu du alkateak.

Mohamed Abrini, bosgarren akusatua

Bestalde, Belgikak bosgarren susmagarri bat akusatu zuen asteartean, Parisko atentatuetan parte hartu duelakoan, Fiskaltzak jakitera eman duenez. Hala, Belgikako agintariek 31 urteko Mohamed Abrini atxilotzeko nazioarteko agindua igorri zuten. Antza denez, susmagarria Salah Abdeslamekin ikusi zuten Parisko erasoak gertatu baino bi egun lehenago.

Azaroaren 11n, Abdeslam Ressonsgo gasolindegi batean filmatu zuten, autobian Pariseko noranzkoan. Abrini Abdeslamekin zegoen. Bosgarren susmagarriak Renault Clio auto bat gidatzen zuen. Ibilgailua Pariseko atentatuetan erabili zuten.

Erasoetan parte hartzea egotzita atxilotu dituzten lau lagunen xehetasunak ere eman ditu Fiskaltzak. Frantziako Poliziak Abdeslam Cambrain zelatatu zuela baieztatu du Ministerio Publikoak. Abdeslam autobiatik Bruselako noranzkoan zihoan, larunbatean, Golf auto batean, beste bi lagunekin batera.

Poliziak Bruselako tren geltoki batean efe

Poliziak Bruselako tren geltoki batean, ekipajea miatzen. Argazkia: EFE

Mohamed Amri Golf autoaren jabea eta Hamza Attou, bigarren bidaiaria, azaroaren 15ean atxilotzeko aukera eman zuen Belgikan egindako ikerketak. Biei erakunde terroristako kide izatea eta hilketa terroristetan parte hartzea inputatu diete.

Salah beste ibilgailu batean joan zen ondoren; 31 urteko Ali O. gidari zuen. Azken hori Bruselako Molenbeek barrutian bizi zen eta azaroaren 23an atxilotu zuten. Erasoekin zerikusia izatea leporatu zioten biharamunean.

Era berean, 39 urteko Lazez A. atxilotu zuten azaroaren 19an. Susmagarria Jetten atxilotu zuten. Bere ibilgailuaren miaketan bi arma eta odol hondarrak aurkitu zituzten.

Lehen haustura politikoa

Bruselan ?muturreko tolerantzia? praktikatzea egotzi zien atzo Karl Vanlouwe N-VAko senatariak sozialistei. Vanlouweren hitzetan, horrek ?mendebaldearenganako gorroto-haztegi? bat sortu du hirian.

Bestalde, Charles Michel lehen ministroak Parlamentuan agerraldia egitea eskatu zuen Zakia Khattabi Ecolo alderdi ekologistaren presidentekideak, krisiari aurre egiteko neurrien gainean ?kontrol demokratikoa? egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Brusela albisteak Paris gaur Belgika albisteak Frantzia argazkiak Atentatuak albisteak Jihadismoa albisteak