Mundua -

Venezuela

Maduro: 'Banden arteko liskarren ondorioa izan da hilketa'

Oposizioko buruzagi bat hil dute Venezuelan, hauteskunde-kanpainako ekitaldi bat amaitu eta berehala.

Nicolas Maduro. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Madurok esan du Venezuelako hauteskunde-kanpaina izan den hilketa banden arteko enfrentamendu baten ondorio izan dela.

Luis Manuel Diaz oposizioko alderdiko idazkaria tiroz hil dute Altagracia de Orituco herrian, ekitaldi politiko batean parte hartu ostean.

“Barne ministroak eskura dituen datuen arabera, banden arteko kontu-garbitze bat izan da”, azpimarratu du Madurok.

Venezuelako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian, gertatutako argitzeko.

Madurok Diazen heriotza deitoratu du eta gertakaria zorrotz ikertzeko agindu duela jakinarazi du. “Egia osoa jakin nahi dugu”, erantsi du.

Datozen egunetan xehetasun guztiak emateko agerraldia egingo duela iragarri du eta herritarrei “zuhur” egoteko eskatu die.

Venezuelan indarkeria zabaldu nahi izatea leporatu dio oposizioari eta “probokazioan” ez erortzeko dei egin die bere aldekoei.

“Bakearen zaintzaileak izan behar gara, hainbeste maite dugun Venezuelan bakea bermatu behar dugu, eta horretarako probokazioak ekidin behar ditugu”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Nicolás Maduro gaur