Mundua -
Analisia
Chavez: zentzuzko arrazoiak, baina frogarik ez
ETA, FARC eta Venezuelaren ustezko loturaz hitz egitea zentzuzkoa izan daiteke, baina oraingoz ezin dute Chavezen parte-hartze zuzena frogatu.
Jesus Torquemada
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak FARCi laguntza ematen dionaren salaketak oinarri handiko zantzuak ditu. Raul Reyes gerrilaren bigarrenaren ordenagailuan, Venezuelako Gobernuak FARCi dirua ematen ziola adierazten zuten agiriak zeuden.
Ekuadorreko lurretan FARCek zuen kanpamentu batean, Kolonbiako Armadak egin zuen erasoaldian hil zen Reyes. Kolonbiako Gobernuak ordenagailu hori manipulatu egin zuela salatu zuten FARCek zein Chavezek. Baina, ostera, Bogotak, nazioarteko adituek eta Interpolek egindako txosten bat erakutsi zuen, eta txosten horrek zioen salaketa hori benetakoa zela.
Bestalde, 2001. urtean hiru irlandar atxilotu zituzten Kolonbian; IRA eta FARCen artean bitartekari lanak egitea leporatu zieten.
2002an, Estatu Batuetako Kongresuak esan zuen ETAk bitartekari lanak egin ahal izan zituela FARC eta IRAren artean, baina ez zuen frogarik eman.
2008an, Reyesen ordenagailutik eta Mikel Antzari ETAko ustezko buruzagiari atzemandako agiriak tarteko, Kolonbia, Espainia eta Frantziako Poliziak, FARC eta ETAren arteko loturaz hasi ziren hitz egiten. Alabaina, ez da batere erraza izango Chavezen parte-hartze zuzena frogatzea.