Mundua -
Madrilen
FARCeko kide bat atxilotu dute, behartutako abortuak egiteagatik
500 gerrillari baino gehiagori abortuak egitea egozten diote.
Agentziak | Ererdakzioa
Polizia Nazionaleko agenteek Héctor Albeidis Arboleda Buitrago atxilotu dute Madrilen. "Erizaina" ezizenarekin ezaguna, FARCeko borrokalari ohia izan zen, eta 500 gerrillari baino gehiagori behartutako abortuak egitea leporatzen diote.
Emakumeak, euren artean Zabaleta del Chocó komunitateko berrogeita hamar neskatotik gora, indarrez errekrutatuak ziren eta erakundeko kideek bortxatu egiten zituzten. Ondoren, abortatzera behartzen zituzten (haurdunaldiko zazpi eta zortzigarren hilabeteraino), egin ezean fusilatu egingo zituztela esanez.
Ebakuntza horietako gehienak 1998 eta 2000 urteen artean egin zituen, FARCeko 47. eta 9. fronteetan, FARCeko Estatu Nagusiaren Zuzentarau bati jarraiki. Horren arabera, gudarako tresna gisa ez galtzeko xedearekin haurdunaldia etetea nahi ez zuten gerrillariak fusilatu egin zitzaketen.
Kolonbiako agintariek Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako kide ohi bat (FARC) Madrilen egon zitekeela jakinarazi zutenean hasi zen ikerketa. "Erizaina" ezizenarekin da ezaguna, eta Estatuan legoke Kolonbiako justiziatik ihesi.