Mundua -

Denian

Kartzela-zigorra agindu du epaileak 'Grbavicako munstroa'rentzat

Hiru estradizio agindu eskatu dituzte Veselin Vlahovic, 'Grbavicako munstroa'rentzat; hilketa egotzita Serbiak bere estradizoa eskatu du, Kroaziak genozidioa egotzita eta Montenegron lapurketagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deniako (Alacant) epaileak fidantzarik gabeko kartzela-zigorra ezarri dio Veselin Vlahovic serbiarrari, ''Grbavicako munstroa'' bezala ezaguna den gerrako kriminalari. 1992 eta 1995 urteen artean Serbia eta Bosnia arteko gudan ehundaka emakume eta ume hiltzeagatik, bortxaketengatik eta torturengatik genozidioa leporatzen dion nazioarteko atxilotzeko agindua dauka Vlahovicek, Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Atzo atxilotu zuten Javean (Alacant) epaileak eskatutako bere etxearen miaketaren ostean. Indarkeriaz egindako lapurretak, talde ilegalekoa izatea eta agiriak faltsutzea ikertzeko auzia sekretutzat jo du epaileak.

Etxearen miaketan, hatz-markei esker, atxilotuaren nortasuna ezagutu ahal izan dute; izan ere, orain arte, gezurrezko hamar izen erabili izan ditu.

Datorren astelehenean Auzitegi Nazionalean aurkeztuko dute. Hiru estradizio agindu eskatu dituzte Veselin Vlahovic, ''Grbavicako munstroa''rentzat; hilketa egotzita Serbiak bere estradizoa eskatu du, Kroaziak genozidioa egotzita eta Montenegron indarkeriaz egindako lapurretengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea