Mundua -
Indiako iparraldean
65 hildako eta 30 zauritu Indiako tenplu batean izandako ihesaldian
Radha Saomi sekta erlijiotsuaren tenplua bateko egitura bat eraitsi denean jazo da jende-oldea. 100.000 fededun zeuden bertan doako janaria jasotzeko zain.
Erredakzioa
Gutxienez 65 pertsona hil 30 zauritu dira gaur Indiako iparraldean, Kundan, kokatutako meditazio zentro bateko egitura bat eraitsi ostean izandako ihesaldian, iturri polizialek jakinarazi dutenez.
Radha Saomi sekta erlijiotsuaren tenplua baten sarreran jazo da jende-oldea. Une horretan, 100.000 fededun zeuden bertan doako janaria jasotzeko zain.
Iturri berdinen arabera, momentuz 60 lagunen gorpuak aurkitu dituzte eta ez dute ukatzen eraitsitako egituraren azpian hilotz gehiago egon daitezkeenik.
Zaurituak, batzuk egoera oso larrian, Pratapgarh eta Allahabad hiriko ospitaletara eraman dituzte.