Mundua -
Ultimatum
Obamak bi aste eman dizkio Kongresuari osasun erreforma bozkatzeko
Kongresuak erreforma behin betiko martxoaren 18 baino lehen bozkatzea espero du AEBetako presidenteak.
Erredakzioa
Kongresuak osasun sistemaren erreforma martxoaren 18 baino lehen behin betiko bozkatzea espero du Barack Obama AEBetako presidenteak, Robert Gibbs Etxe Zuriko bozermaileak gaur jakinarazi duenez.
Egun horretan, Gibbsek telebistan esan duenez, Obamak bira bat hasiko du Indonesia, Guam eta Australia bisitatzeko. "Ordurako zerbait zehazteko garaiz gabiltzala uste dugu", azaldu du bozeramaileak.
The Washington Post egunkariak jakitera eman duenez, "Etxe Zuriak emandako epeak zehazki bi aste ematen dizkio Kongresuari (...) Senatuko lege-proiektua onartzeko, eta ondoren bi bertsioen arteko ezberdintasunak bateratuko dituen bigarren lege bat onartzeko ere".
Kongresuko ordezkariak Etxe Zurira gonbidatu ditu gaur Obamak osasun sistemaren erreforma onartzeko gestioekin jarraitzeko, Gobernuaren lehentasunetako bat baita. Errepuplikanoak, ostera, kontra daude.
Bestalde, Kathleen Sebelius Osasun idazkaria aseguru-etxe konpainia handienetako exekutibo nagusiekin bilduko da, eta kuotak zergatik igo dituzten galdetuko die.