Mundua -
Segurtasun hutsegitea
AEBk segurtasun zuloa aurkitu du bere komunikazio zifratuetan
Arazoa jasan duen Juniper Networks enpresak Defentsa departamentua eta FBI agentzia ditu bezeroen artean.
Agentziak | Erredakzioa
FBIko ikerlariek segurtasun hutsegite bat antzeman dute Juniper Networks enpresan, eta hutsegite hori profitatu ahal izan dute atzerriko gobernuen zerbitzupera jarduten duten pirata informatikoek azken hiru urteetan zifratutako komunikazioak ateratzeko. Hala jakinarazi diote jazoerarekin zerikusia duten iturriek CNN kateari.
Lehen abisua joan den ostegunean heldu zen, konpainiak "segurtasun-partxea" argitaratu zuenean. Gainera, "ahalik eta lasterren" sistemak gaurkotzeko gomendatu zien erabiltzaileei.
"Gobernuaren edozein eraikinaren giltza nagusia lapurtuko baligute bezalakoa izan da", azaldu du AEBtako langile publiko batek. Bortxaketaren berri izan arren, erantzuleek ez dute euren sarreraren arrastorik utzi. Segurtasun-kodearen legez kanpoko aldaketa duela hiru urte egin zuten, eta duela gutxi arte ez ziren horretaz ohartu.
Erasoa sofistikatua izan denez, atzerriko Gobernu baten ardura dela uste du AEBk. Litekeena da Errusia edo Txina izatea baina, funtzionarioek diotenez, oraindik goiz da ondorioak atera ahal izateko.