Mundua -

Arlingtonen, Virginian

Hildako bat eta bi zauritu Pentagonoan izandako tiroketan batean

Bizitza galdu duena tirokatzen hasi dena izan da: 36 urteko californiarra da eta, Pentagonoko iturrien arabera, baimena aurkeztu beharrean pistola atera du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da eta bi zauritu egin dira ostegunean Ameriketako Estatu Batuen Defentsa Departamentuaren (Arlington, Virginia) aurrean izandako tiroketa baten ondorioz, iturri ofizialek eta hedabideek zabaldu dutenez.

Gertaera eraikinaren atariaren aitzinean jazo da. Hildakoa izan da tiroketa hasi duena, Californiako John Patrick Bedell, 36 urtekoa, hedabideek jakinarazi dutenez.

Bedellen helburua Pentagonoko bulegoetan sartzea zen, Richard Keevil Departamentuko Poliziaren prentsa-buruak esan duenez. Pentagonoan sartzeko baimena erakutsi beharrean, eraikinean sartzeko erakutsi ohi denez, pistola bat atera zuen John Patrick Bedellek; hori dela eta, segurtasun agenteek tiroketa izan zuten.

Komunikabideen arabera, tiroek eragindako zaurien ondorioz hil da gizona. Bi agenteak arriskutik kanpo daude, Pentagonoak ohar baten bidez esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea