Mundua -

Ekonomia burua zenean

Irakeko gerrak behar adina diru jaso zuen, Brownen arabera

Lehenengo ministroari Irakeko eta Afganistango gerretarako helikoptero gehigarriak bidali ez izana egotzi diote. Brownek esan duenez, ekintza militarrak "azken aukera" izan dira beti.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gordon Brown Britainia Handiko lehenengo ministroak ziurtatu du Finantza ministroa izan zen bitartean ez zuela Sadam Husseinen aurkako erasoaldian inongo diru-murrizketarik egin.

Horrela erantzun du Brownek 2003ko Irakeko guda ikertzen ari den komisio independenteak egin dion galderari, ustez egin zituen diru-murrizketen inguruan, Tony Blair Ekonomia ministroa zen bitartean.

Azkeneko hilabeteotan, hainbat hedabidek argitaratutako agiriek agerian utzi dute Brownek diru-partidak blokeatu zituela, Irakera eta Afganistanera helikoptero gehiago bidaltzeko; horren ondorioz Armada britainiarrak izan zuen arriskua areagotu egin zen.

Informazioak Hoon berak, Brownen aurkari politikoa laboristen artean, baieztatu ditu. Berak komisioaren aurrean esan duenez, armadarentzako ezinbestekoak ziren diru-sailak blokeatu zituen gatazka hasi baino lehen eta berriz ere egin zuen inbasioaren ostean.

Beste bertsioen arabera, momentu hartan influentzia handiena zutenen artean zegoen Brown. Horren inguruan, Brownek esan du Gobernuaren batzar askotan berak argi utzi zuela ekintza militarrak "azken aukera" zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea