Mundua -

EB-Maroko Bilera

Haidarrek Espainia eta EB kritikatu ditu Marokoko bileran

Mohammed VI Erregeak Maroko barruan Mendebaldeko Sahararentzat "autonomia handia" eskatu du eta Haidarrek Espainia eta EB marokoar "erregimen totalitarioaren" aurrean makurtzea leporatu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuna eta Marokoren arteko lehenengo bileran Mohammed VI Erregeak Maroko barruan Mendebaldeko Sahararentzat "autonomia handia" eskatu du.

Bitartean, Aminatu Haidar ekintzaile sahararrak Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna kritikatu ditu Marokorren "erregimen totalitarioaren" aurrean tolesteagatik.

Abas el Fasi Marokoko lehen ministroak irakurri du Erregearen diskurtsoa eta Nazio Batuen segurtasun Kontseiluaren deiari arreta jartzea eskatu du. Bestalde, marokoren "lurralde osotasuna eta osotasun nazionala" errespetatuz Saharari autonomia ematearen alde agertu da Erregea.

Erregeak Magrebentzat etorkizun berri bat sortzeko konpromezua azpimarratu du, betiere "Estatuen subironatasunean oinarrituz".

Kritikak

Haidarrek Espainia eta EB marokoar "erregimen totalitarioaren" aurrean makurtzea leporatu die, Saharako herritarren giza eskubideen aurretik.

Ekintzaile sahararrak Espainiak Mendebaldeko Sahararrekin izan duen duen "saldukeria" kritikatu du Granadako unibertsitatean eskainitako hitzaldi batean.

Bestalde, Europar Batasunak bere oinarri demokratikoak alde batera utzi eta Marokorekin biltzea kritikatu du Haidarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea