Mundua -

Pekin

Txina: "Sozialismoak bakarrik salbatu dezake Tibet"

Padma Choling Tibeterako gobernadore txinatar berriak adierazi duenez, sozialismoa da herrialdea "salbatu" eta Tibeten garapena bermatu dezakeen bakarra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cholingek Dalai Lama eskualdearen arazoen erantzule egin du. Gobernadoreak esan duenez, "Dalai lama da Tibeteko egonkortasuna apurtzen duena eta bera da garapen ekonomikoan eta sozio-ekonomikoan dauden arazoen errudun bakarra". Bestalde, Dalai Lamak, dena ezeztatu egin du.

Choling gobernadore txinatarraren arabera, "Tibeteko herritarrak dagoeneko konturatu egin dira Alderdi Komunista Txinatarra eta sozialismoa herria salbatu dezaketen bakarrak direla, haiek bakarrik garatu dezakete Tibet". Dalai Lamak akusazioak ukatu egin ditu Indiatik.

Protestak 2008an

Monje budistek zuzendutako gobernuaren kontrako protestetan hamar pertsona inguru hil ziren. Protesta eta eraso bortitzak egon ziren Chinako han etniako etorkinen kontrako erasoak izan ziren batez ere.

Protesten ostean egon zen errepresioan 200 pertsona baino gehiago hil direla ziurtatu dute Tibeten aldeko taldeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea