Mundua -

Iruzkina

Sunien ordua Iraken

Irakeko hauteskundeen gakoa sunien jarrera da. Sadam Huseinekin agintzera ohitu ziren eta orain euren burua galtzailetzat dute.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko hauteskundeen emaitzak ezagutu arte ezin izango da esan arrakastatsuak izan diren edo ez. Boto zenbaketak hainbat egun iraungo du. Hala ere, badirudi parte-hartzea %50etik gorakoa izan dela.

Bagdaden izandako atentatuek 40 zibil hil dituzte, baina ez dute galerazi parte-hartzea. Irak iparraldean, kurdiarrak bizi diren eskualdean, hauteskunde eguna normala izan da, munduko beste edozei estaturen antzera.

Hegoaldean, xiien bizilekuan, egoera ere nahikoa normala izan da.

Erdialdean, sunien eskualdean, izan dira istilu gehientxuenak.

Hauteskunde hauen klabea, gakoa, sunien jarrera izango da. Sadam Huseinekin agintzera ohitu ziren eta orain euren burua galtzailetzat dute.

Duela bost urte alderdi suniarrek abstentziora jo zuten eta horrek xiien garaipena ekarri zuen. Ondoren xii eta sunien arteko ika-mika eta borroka izan zen. Orain bigarren aukera sortu da.

Nuri Al Maliki lehen ministroa eta bere arerio nagusia, Iyad Alawi, koalizio laikoetako zerrenda buru aurkeztu dira. Erlijioak garrantzia txikiagoa dauka orain. Suniek botua emanez gero, erabaki horrek Irakeko politikaren erabateko aldaketa ekar lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea