Mundua -

Iruzkina

Beste eskandalu politiko bat Italian

Eskualdeetako hauteskundeak egingo dituzte, eta Erroman eta bere eskualdean, Lazion, ezingo du parte hartu Silvio Berlusconiren Askatasunaren Herria alderdiak.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Era askotako eskandalu politikoak ikusten dira Italian, orain berriz, ikuskizun izugarria dute.

Hil honen bukaeran eskualdeetako hauteskundeak egingo dituzte, eta Erroman eta bere eskualdean, Lazion, ezingo du parte hartu Silvio Berlusconiren Askatasunaren Herria alderdiak. Arrazoia? Alderdiko ordezkariak berandu aurkeztu zituela zerrendak. Berak esan duenez, ogitarteko bat jatera joan omen zen .

Lombardian, Milango eskualdean, ere antzeko zerbait gertatu zen , baina han hauteskunde Epaitegiak Askatasunaren Herria alderdiaren zerrenda onartu egin zuen; Lazion, aldiz, ez.

Gertatutakoa barregarria da, nahiz eta Berlusconik legea bere erara egiten saiatu. Joan den astean, gobernuak presaka dekretu berezi bat, interpretazio-dekretua, onartu du hauteskunde epaitegiei zalantzazko kasuetan nola jokatu behar duten erakutsiz. Adibidez, alderdiko ordezkaria leihatilara hau ixteko zorian dagoenean iristen bada, baina eraikinaren barruan baldin badago, zer egin behar duen, bere esanetan horixe izan baitzen Erroman Askatasunaren Herria alderdiko ordezkariari gertatu zitzaiona.

Hala eta guztiz ere, Lazioko epaitegiak ez du amore eman eta adierazi du leihatila itxita baldin bazegoen, itxita zegoela. Ziurrenik Berlusconik beste moduren bat aurkituko du traba hau ere gainditzeko.

Momentuz, bere alderdia, Italiako alderdi nagusia, ezingo da hauteskundeetara aurkeztu Italiako eskualderik jendetsuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea