Mundua -

Politika AEBetan

Homosexualen aurkako senadore errepublikar batek gay dela onartu du

Roy Ashburn gay taberna batetik irteterakoan atxilotu zuten iragan astean. Homosexualen aurkako jarrera aurkezten zuen, bere beharra hautesleak ordezkatzea zelako eta ez bere sexu joerak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ashburnek 55 urte ditu eta bere bikotekidearengandik banaduta lau seme-alaba ditu. Iragan astean, taberna gay batetik irteterakoan atxilotu egin zuten Sacramenton.

"Gay naiz. Denbora askoan oso zaila izan da niretzat hitz horiek esatea", adierazi du irratian egindako elkarrizketa batean Los Angelesen (Kalifornia).

Senadorearen arabera, sakon hausnartu ostean, bere homosexualitatea onartzea erabaki du, bere hautesleek azalpen bat merezi baitzuten.

"Beti uste izan dut nire bizitza pertsonala bizitza publikoarengandik banandu nezakeela. Baina nire ekintzekin nire bizitza pertsonala publiko bihurtu dut", adierazi du.

Hala ere, senadoreak gayen eskubideen kontrako defendatu zituen, bere betebeharra hautesleak ordezkatzea baitzen eta ez bere sexu joerak.

"Inoiz ez distrituko jende guztiaren jarreraren dudarik izan", adierazi du.

Iragan urtean, ekimen batek maiatzaren 22an Harvey Milken eguna ezarri nahi zuen eta Ashburnek ezezko botoa eman zuen.

Harvey Milk publikoki gay zela adierazi zuen kargu publiko bateko lehenengo hautagaia zen eta 1978an hil egin zuten. Sean Pennek bere bizitza antzeztu zuen ''Milk'' filmean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea