Mundua -

Iruzkina

Errelebo historikoa Txilen

Orain dela hogei urte Pinochetek aldegin zuenez geroztik, eskuina boterera itzuliko da.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidezko jakinmina dago Txilen zabaltzen den aro politiko berriari buruz. Orain dela hogei urte Pinochetek alde egin zuenez geroztik, eskuina boterera itzuliko da Txilen eta modu demokratikoan gainera, hauteskundeak irabazita.

Bi hamarkada hauetan, Kristau Demokraziako zentro-eskuina eta Alderdi Sozialistako ezkerra txandakatu dira Moneda Jauregian, Konzertazioa delakoaren hauteskunde garaipenei esker. Litekeena da, halere, orain bi alderdi horien koalizioa haustea.

Sebastian Piñera presidente berria eskuin klasikoaren ordezkaria da: gai sozialetan kontserbadorea eta ekonomikoetan liberala. Komeni da zehaztea, hala ere, ez zuela zuzenean lagundu Pinochet eta ez zuela kargu ofizialik izan haren erregimenean.

Michelle Bacheleti hartzen dio lekukoa, horrek lau urtetako presidentzian izen handia irabazi du, nahiz apur bat ahuldu azken hamabostaldi honetan lurrikarari emandako erantzun baldarragatik.

Piñerak ez du zorte onik izan, berari baitagokio berreraikuntzaz arduratzea eta hondatutako guztia konpontzea. Ondorioz, bere agintaldiko lehen hilabeteetan ez da hobekuntzarik ikusiko herritarren bizi mailan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea