Mundua -
Iruzkina
Gorren elkarrizketa Ekialde Hurbilean
Palestinarrek eta israeldarrek ez zuten aurrez aurre hitz egin behar, baizik eta bitartekari batekin: George Mitchell, Obamaren bidali berezia Ekialde Hurbilean.
Jesus Torquemada
Palestinarrek bertan behera utzi dituzte bake negoziazioak. Zehaztu dezagun, oraindik hasi gabe zeuden negoziazioak, eta gainera, era ez zuzenean egin behar zituzten. Hau da, palestinarrek eta israeldarrek ez zuten aurrez aurre eseri behar, bitartekari baten bitartez hitz egin behar zuten: George Mitchel, Obamaren bidali berezia Ekialde Hurbilean, arduratu behar zen lan horretaz.
Beraz, 1993an eta 1999an ikusi genuen eszenatokitik oso urrun gaude orain, orduan asko negoziatu zuten, nahiz ezertarako balio ez izan. Mitchellen gestioak urrats txiki bat ziren etorkizunari begira bidea egiteko, baina israeldarrek urrats txiki hori zapuztu egin dute Zisjordanian eraikuntzak egiteko asmoa azaldu ondoren.
Eta hori, nahiz mundu guztiak, AEBek barne, kolonizazio horrekin gelditzeko eskatu. Lurralde okupatu baten kolonizazioa Nazioarteko Zuzenbidearen kontra doa, eta gainera, ezinezkoa egiten du Estatu palestinarra bideratzea.
Israelen iragarpenak bat egin du Joe Biden AEBetako presidente ordeak zonaldera egin duen bisitarekin. Asko haserretu da hori. Antza denez, Obamak ez du atea itxi, eta beste behin, israeldarrak berearekin atera dira.
Gutxienez, bi egi handi esan dizkie Bidenek israeldarrei. Bat, horrela jarraituz gero Ekialde Hurbila osoa errez bukatuko dutela. Eta bi, egiten ari direnak arriskuan jartzen dutela mendebaldeko segurtasuna ez ezik, baita AEBek Iraken, Afganistanen eta Pakistanen dituzten planak.