Mundua -
Atentatua
45 pertsona hil dituzte bi lehergailu zartarazita, Pakistanen
Lahoreko gune militarrean dagoen merkatu batean izan da erasoa. Ehun lagunetik gora zaurituta daude.
Erredakzioa
Gutxienez 40 pertsona hil dituzte eta ehunetik gora zauritu bi lehergailu zartarazita Lahoreko (Pakistan ekialdea) gune militarrean dagoen merkatu batean, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Aipatu iturriaren arabera, bi suizidek aldi berean leherrarazi dituzte soinean zeramatzaten bonbak, ostiraleko otoitzaren aurretik, Lahoreko erdigunean, Punjab probintziako hiriburuan.
Leherketetako bat autobus geltoki batean izan da, eta bestea biribilgune batean.
Erasoa Armadaren eta segurtasun agentzia eta indarrak dauden eremu batean izan da.
7 milioi biztanle baino gehiago dituen Lahore, Pakistango kulturaren eta intelektualen hiriburua da eta herrialde asiarreko ipar ekialdearen aldean, ez da horren gatazkatsua, baina azken urteotan eraso asko jasan ditu.
Iragan martxoaren zortzian, erasotzaile suizida batek 13 pertsona hil zituen segurtasun agentzia baten bulegoen kontrako eraso batean.
2009an, 12.000 pertsona baino gehiago hil ziren indarkeriaren ondorioz Asia hegoaldeko herrialdean, eta horietako lautik bat atentatuz hil ziren.