Mundua -

Hauteskunde erregionalak

Abstentzioa da irabazle eta Sarkozy sozialisten atzetik geratu da

Zundaketen arabera, hautesleen % 50 baino gehiago ez da hauteslekuetara hurbildu eta Alderdi Sozialistak botoen % 29 eskuratu du presidente frantziarraren UMPren % 27ren aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abstentzioa izan da Frantziako hauteskunde erregionalen lehenengo birako protagonista eta Nicolas Sarkozy presidente frantziarraren alderdia sozialisten atzetik geratu da, zundaketa ez ofizialen arabera.

Abstentzioak % 50 gainditu du eta Alderdo Sozialistak botoen % 29,1 eskuratu dute eta Sarkozyren alderdi kontserbadoreak aldiz % 27,3.

Hirugarren postua Berdeek lortu dute botoen % 13rekin eta Jean-Marie Le Pen-en Frente Nazional ultra-eskuindarrak laugarrena % 11rekin.

Martine Aubry sozialisten liderrak adierazi duenez, "hautesleek Frantzia zatituaren aurka agertu dira".

Hauteskundeak datorren igandean osatuko dira bigarren bira ospatuz, eta 2012. urtean presidentea aukeratzeko egingo duten hauteskundeak arte ez da besterik izango.

Gobernutik, François Fillon lehen ministroak oraindik emaitza ezin dela baieztatu adierazi du eta abstentzioaren inguruan konklusiorik ezin direla atera dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea