Mundua -

Ekialde Hurbila

Al Kaidako bi agintari hil egin dituzte bonbardaketa batean Yemenen

Zenbait lekukoren arabera, erasoak sute bat sortu du eremuan eta gutxienez zazpi lagun zauritu egin dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Al Kaidako ustezko bi agintari hil egin dituzte airez jaurtitako bonbardaketa batean, Abyaneko probintzian, Yemenen.

Aireko Indar Armatuek eraso bat egin zuten bart, Al Qaedako kide batzuk Mudiya herrian biltzen ziren bitartean.

Zenbait lekukoen arabera, gutxienez zazpi lagun zauritu dira bonbardaketan eta sute bat sortu da eremuan.

Iragan abenduaren 17an, 34 ustezko Al Qaedako terrorista hil egin zituzten aireko erasoen bidez, herrialdeko gune ezberdinetan.

Sanako Gobernuak Al Qaedaren kontrako kanpaina indartu du iragan abenduaren 25ean gazte nigeriar batek AEBetara zihoan hegazkin batean atentatua egiten saiatu zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea