Mundua -

Iruzkina

Gorriak horien kontra Thailandian

Gorriak Thaksin Shinawatra aurreko lehen ministroaren aldekoak dira; horiak, berriz, Abhisit Vajjajiva egungo ministroaren aldekoak.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun hauetan, Thailandian jendea gorria edo horia da. Kamiseta gorria daramatenekin edo horia daramatenekin zaude. Futbol partida dirudi, baina benetan botere borroka da. Gorriak Thaksin Shinawatra aurreko lehen ministroaren aldekoak dira; horiak, berriz, Abhisit Vajjajiva egungo ministroaren aldekoak.

Thaksinek bi aldiz irabazi zituen hauteskundeak eta bi alditan bota zuten: aurrena Estatu kolpe baten ondoren eta urrena, iruzur salaketagatik sententzia judizial baten bitartez. Ustela da ezbairik gabe, Tailandiako politiko eta enpresari gehientsuenak bezala.

Thaksin aberatsa egin zen telekomunikazio negozioen bidez, eta txiroak bere alde jartzea lortu zuen, batez ere nekazariak, eta horien babesa lortu zuen irabazi zituen bi hauteskundeetan.

Bumiphol erregearen babesa duten klase ertainek eta Bangkokeko eliteak egin zioten aurre Thaksini.

Beraz, Thailandian dagoen gatazka, klase sozialen arteko enfrentamendua da nolabait. Azken urteetan ezegonkortasun handia egon da. Kamiseta horiak kalera irten ziren Thaksin botatzeko, eta orain kamiseta gorriak irten dira haren itzulera eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea