Mundua -
Adierazpenak
Bin Laden ez dutela inoiz bizirik harrapatuko onartu dute AEBek
Lehenago "hilko" denez, Al Kaidako burua "sekula" ez dutela AEBetan epaituko baieztatu du Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiak.
Erredakzioa
Eric Holder Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiak, Osama Bin Lader bizirik atzeman eta ondoren, iparramerikan epaitzeko aukerarik ez dagoela onartu du.
Lehenago "hilko" denez, Al Kaidako burua "sekula" ez dutela AEBetan epaituko zehaztu du Holderrek.
Zentzu horretan, "guk tiroz hilko dugu edo atzeman ez dezagun, bere kideek hilko dute" azaldu du fiskal nagusiak
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea