Mundua -
Austria
Gutxienez bost eskiatzaile hil dira Tirolen izandako elur-jauzi batean
Oraindik ez dakite zenbat pertsona zauritu diren guztira gertaeraren ondorioz.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez bost pertsona hil dira larunbat honetan Tirolen (Austria) izan den elur-jauzi batean, eta beste hamazortzi pertsona lurperatuta geratu dira. Hala jakinarazi dio Poliziak La Reppublica egunkari italiarrari.
Poliziako bozeramaile batek adierazi duenez, gainera, oraindik ez dakite zenbat pertsona zauritu diren guztira gertaeraren ondorioz. Ezbeharra Wattental haranean gertatu da, Innsbruck hiritik 40 kilometrora, Austriako mendebaldean.
Bere aldetik, erreskateko lantaldeek elurpean harrapatuta dauden zenbait eskiatzaileren lorratsak aurkitu dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea