Mundua -
Sarraskia
Zortzi ume hil ditu gizonezko batek labanaz, Txinako eskola batean
Antza, hiltzailea lanpostua galdu duen mediku bat da. Erasotzailea atxilotuta dago.
Erredakzioa
Txinako Nanping herriko eskola batean sarraskia izan da: gizonezko batek labanaz zortzi ume hil ditu. Sky News telebista kateak zabaldu duenez, lanpostutik kaleratu duten gizonezkoa da hiltzailea.
Gertakaria 07:20 inguruan jazo da (Txinako ordua), gizonezkoa lehen hezkuntzako ikastetxean sartu eta umeen kontra hasi denean. Sei haur akabatu egin ditu eta beste zazpi eritetxera eraman behar izan dituzte zaurituta. Horietako bi bertan hil dira.
Erasotzailea atxilotu egin dute eta Poliziak ohar batean jakitera eman duenez, lanetik bota duten medikua dela esan du. Poliziak ez du baztertu buruko gaitzen bat izatea.
Agintariek ikastetxea ixtea agindu dute eta umeak etxera bidali ditu.