Itxi

Mundua

Caucus

Trumpek eta Sandersek garaipen argia lortu dute New Hampshiren

Agentziak | Erredakzioa

Trumpek botoen % 35,1 lortu eta gainerako hautagai errepublikanoak oso urrun utzi ditu. Era berean, Sandersek Clinton aise irabazi dio, bozen % 60 eskuratuta.

1:38

Donald Trump hautagai errepublikanoak eta Bernie Sanders demokratak garaipen argia lortu dute New Hampshire estatu txikiko barne-hauteskundeetan.

Hala, Trumpek botoen % 35,1 eta 10 ordezkari lortu ditu. Gainerako hautagai errepublikanoak urrun utzi ditu handi-mandiak. John Kasich Ohioko gobernadoreak ezustekoa eman du; izan ere, bigarren geratu da, bozen % 15,9 eskuratuta (hiru ordezkari).

Bestalde, Sanders demokratak Clintoni aise irabazi dio, botoen % 60 lortuta (13 ordezkari). AEBetako Estatu idazkari ohiak bozen % 36,4 eta bederatzi ordezkari eskuratu ditu. Horrela, Vermonteko senatariak Iowako caucusean izandako porrot estua atzean utzi du.

Trumpek Sandersen aurka egin du dagoeneko

Iowan bigarren geratu ondoren, garaipena ospatu du Donald Trumpek New Hampshiren. Garaipena Bernie Sandersen aurka egiteko aprobetxatu du handi-mandiak. Trumpen hitzetan, Sandersek herria ?oparitu nahi du?.

Donald Trump New Hampshire efe

Donald Trump handi-mandia New Hampshiren. Argazkia: EFE

Ted Cruz senataria hirugarren geratu da, botoen % 11,5 eta bi ordezkari eskuratuta. ?Benetako irabazleak oinarri kontserbadoreak dira?, adierazi du Cruzek. Iowako barne-hauteskundeetan garaipena lortu zuen senatariak, otsailaren 1ean. Washington ?estutasunean? jarriko dutela ohartarazi du Cruzek.

Hillary clinton Estatu idazkari ohiak porrota onartu du New Hampshireko barne-hauteskundeetan. Bere garaipenak ?Wall Streetetik Washingtonera oihartzuna? izango duela ohartarazi du Sandersek.

?New Hampshire maitatzen jarraitzen dut eta beti maite egingo dut?, esan du Clintonek. ?Obama presidenteak lortutako garapena sendotzeko nirekin bat egin?, erantsi du hautagai demokratak. Barne-hauteskundeetako lehen porrota erdietsi du Clintonek, Iowan garaipen estua lortu eta astebete geroago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena