Mundua -

Atentatua

Gutxienez 28 hildako eta 61 zauritu Turkian, bonba-auto batengatik

Bonba-auto batek eztanda egin du militarrez betetako autobus baten alboan. Gobernuko kideek "eraso terrorista" dela azaldu dute.

Atentatua Ankaran. Argazkia: EFE
Atentatuan Ankaran. Argazkia: EFE
Gutxienez 28 hildako eta 61 zauritu Turkian, bonba-auto batengatik

0:36

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 28 lagun hil dira eta 61 zaurituta daude, Ankara Turkiako hiriburuan izandako eztanda baten ondorioz. Bonba-auto bat militarrez betetako autobus baten alboan lehertu da, Barne ministerioak jakinarazi duenez.

Gertaera Cankaya barrutian jazo da. Ke zutabe handi bat ikusgai zen hiriburuko beste lekutatik. "Leherketa entzun dut. Ke asko zegoen eta usaina, hainbat etxaditara nengoen arren", azaldu dio lekuko batek Reuters agentziari. Armadak konfirmatu du eztanda autobusa semaforo baten zain zegoela gertatu dela.

Armadaren egoitzaren eta eraikin ofizialen alboan izan da eztanda, tartean Aireko armadaren egoitza nagusia eta parlamentua. Ahmet Davutoglu lehen ministroak bertan behera utzi du Bruselara egitekoa zuen bidaia eta Bekir Bozdag Gobernuko kideak "eraso terrorista" izan dela esan dute. Segurtasun iturrien arabera, PKK izan daiteke atentatuaren egilea, baina inork ez du bere gain hartu.

Ankarak atentatu bikoitza pairatu zuen 2015eko urrian. 100 hildako baino gehiago izan ziren orduan. Aurtengo urtarrilean, hamar turista hil ziren Istanbul erdigunean, terrorista bat inmolatu baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Turkia