Mundua -

Chihuahua

Kataluniako enpresaburu bat hil dute Mexikoko iparraldean

56 urteko Joan Sarroca Punsolari asteazkenean eraso zioten bere aparkalekuan, eta tiroak hurbiletik egin zizkioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagunek Lleidako enpresari bat hil dute Chihuahuako hirian, Mexikoko iparraldean, aparkaleku batean zegoenean, Espainiako Enbaxadak gaur jakitera eman duenez.

Espainiaren diplomaziako iturrien arabera, 56 urteko Joan Sarroca Punsolari asteazkenean eraso egin zioten eta tiroak "ondo-ondotik" egin zizkioten.

Diario de Chihuahua egunkariaren esanetan, Sarroca auto aparkaleku batzuen jabea zen eta horietako batean aurkitzen zen tirokatu zutenean. Ezezagunek eraso egin ziotenean Kingo Kong aparkalekuan zegoen, hain zuzen ere.

27 urte Mexikon

Kataluniako enpresariak bi seme-alaba zituen eta ezkondua zegoen. Datozen orduetan hilobiratuko dute Mexikoko iparraldeko hiri horretan. 1982an heldu zen bertara eta zenbait auto aparkalekuren jabe zen.

Krimena zerk bultzatu ote duen ez dakite momentuz, diplomaziako iturriek jakitera eman dutenez.

Chihuahuako estatua Mexikoko arriskutsuenetariko bat da, indarkeria dela-eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea