Mundua -
Iruzkina
Alemaniak inposatu egin ditu Greziako erreskatearen baldintzak
Angela Merkelek jakin badaki alemaniarrek ez zutela begi onez ikusiko Greziari baldintza barik laguntzak ematea, haiei gerrikoa estutzea eskatzen zaienean.
Jesus Torquemada
Greziako ekonomia Europako kideek erreskatatuko dute, baina soilik azken unean eta Alemaniak jarritako baldintzekin.
Bitariko maileguak eskeiniko dizkiote. Horrek esan nahi du Europar Batasunak ez duela erakunde bezala mailegurik eskeiniko, baizik eta herrialdez herrialde egingo dela.
Eta hori egingo dute Grezia ez bada gai zorrari bere kabuz aurre egiteko nazioarteko merkatuan.
Gaur egun, nazioarteko merkatuak %6ko interesa eskatzen du Greziako zorra erosteko, Alemaniako zor publikoari eskatzen diotena baino 3 puntu gehiago. Interes tipo horiek Greziako ekonomia ito lezakete.
Merkatuek Greziako ekonomia presionatzen jarraitzen badute, Europako kideek egun Europan dauden interesak eskatuko dizkiote Greziari, %3-4 artean.
Greziak, gainera, Nazioarteko Diru Funtsari eskatu ahal izango dio dirua, beraz erreskatea ez da espreski europarra izango, AEBek eragin handia dute Nazioarteko Diru Funtsan.
Zergatik hartu du hain jarrera gogorra Angela Merkelek? Erantzun oso erreza du. Laster hauteskundeak egingo dira Alemaniako erregio populatuenean, Renanian, eta Merkelek badaki ez dela bere mesederako izango Greziari laguntza ematea baldintzak jarri gabe, juxtu alemaniarrei gerrikoa estutzea eskatzen zaienean.