Mundua -
Milan
Bala bat zuen mehatxu-gutun bat bidali diote Berlusconiri
Nazioarteko Federazio Anarkikoak bere gain hartu du gutunaren bidalketa. Eskutitzean Berlusconiren izena eta "Arratoi bat bezala hilko zara" mezua agertzen zen.
Erredakzioa
Milan iparraldean dagoen Linateko postetxean Beslusconiri eta bere alderdiko hainbat kideri zuzendutako bala bat zuen mehatxu-gutun bat atzeman dute, adierazi du Poliziak.
Eskutitzean Berlusconiren izena eta "Arratoi bat bezala hilko zara" mezua agertzen zen.
Paolo Bonaiuti Berlusconiren bozeramaileari, bere alderdiko (PDL) buruzagiei, Ignacio La Russa Defensa ministroari, Maurizio Gasparri senadore kontserbatzaileen nagusiari eta Fabrizzio Cicchito PDLko diputatuen buruzagiari ere zuzenduta zegoan.
Gutun honen berri eman da Milaneko postetxeko langile bati Liga Norteri zuzendutako gutun-bonba batek eztanda egin ostean.
Aldarrikapena
Nazioarteko Federazio Anarkikoak bere gain hartu du gutunaren bidalketa. Talde honek ere, abenduaren 16an Bocconiko Unibertsitatean lehergailu batek egin zuen eztanda aldarrikatu zuen.
Terrorismoaren Kontrako Polizia gertakaria ikertzen ari da, Italiako hauteskunde erregionalen bezperan.