Mundua -

Gose greban

Fariñasek uko egin dio Espainiak eskainitako hegazkin-anbulantziari

Kazetari kubatarrak Espainiara eramango zuen hegazkinari uko egin dio. Bere osasunak okerrera egin du infekzio bategatik, eta 40,5 graduko sukarra, espasmoak eta gorakadak izan ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guillermo Fariñas kazetari kubatarraren osasunak okerrera egin du infekzio baten ondorioz. Espainiako Gobernuak hegazkin-anbulantzia bat eskaini dio, baina Fariñasek uko egin dio eskaintzari; izan ere, "gose-greban jarraitzea" nahiago duela esan du.

Horrela, medikuek kendu behar izan diote azukrea, glukosa, bitamina eta beste elementuaz hornitzen zuen benabarneko bidea. Fariñas Santa Klara hiriko Arnaldo Milian Kastro Ospitalean sartu zen momentuan zeukan deshidratazioa ekiditeko jarri zioten benabarneko bidea.

Fariñas gose greban dago duela hilabete, espetxeetan dauden kubatar preso politikoen askapena aldarrikatzeko. Infekzioaren eraginez, disidenteak 40,5 graduko sukarra, espasmoak eta gorakadak izan ditu.

Disidentea, bere egoeraren ondorioz, ezin izan da ospitaleko atarira hurbildu diren disidenteekin egon. Haien artean duela gutxi hil zen Orlando Zapataren anaia zegoen, Licet Zamora Fariñas familiaren bozeramaleak adierazi duenez.

"Bere egoera larritu egin da. Jasandako espasmoak eta sukar altuaren ondorioz benabarneko bidea kendu diote, beraz, ez du tratamendurik jasotzen eta gero eta gehiago ahultzen ari da", Zamoraren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea