Mundua -
Palestina-Israel
Israelen erantzuna gogorra izango da, Netanyahuren arabera
"Hamasek bere ekintzen erantzukizuna hartu beharko luke", adierazi du lehen ministro israeldarrak ostiralean hildako bi soldaduei buruz. Israelek ez du "moderaziorik" ikusten palestinarren artean.
Erredakzioa
Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak milizia palestinarrek Gazako Zerrendatik burutu dezaketen edozein erasori erantzun egingo diola ziurtatu du. "Israelgo erantzun politika tinkoa eta erabakigarria da, gure herritarrak eta soldaduak kaltetu ditzakeen edozeinen kontra. Politika hori guztiek ezagutzen dute eta horrela izaten jarraituko du", adierazi du lehen ministroak.
"Hamasek bere ekintzen erantzukizuna hartu beharko luke", esan du Netanyahuk Israelgo tropen eta palestinarren arteko liskarrari buruz. Bi palestinar eta bi soldadu israeldar hil egin ziren ostiraleko gatazkan.
Israelgo Gobernuak ez du "moderaziorik" ikusten palestinarren artean.
Arabiar Estatuen Ligako idazkari nagusiak bake prozesuak "porrot egingo" duela adierazi zuen atzo. Adierazpen horiek "eztabaida errazten ez" dutela erantzun dio Netanyahuk.