Mundua -

HAUTESKUNDEAK

Erreformistak garaile Teheranen

Hautagai erreformistak aise gailendu dira Irango Parlamenturako hauteskundeetan, Teherango barrutian, Barne Ministerioak emandako behin behineko datuen arabera.

Bi emakume iraniar, Irango hauteskundeetan botoa eman ondoren Efe
Bi emakume iraniar, Irango hauteskundeetan botoa eman ondoren Efe
Bi emakume iraniar, Irango hauteskundeetan botoa eman ondoren Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teherango hautagai erreformistak eta moderatuak aise gailendu dira herrialdeko Parlamenturako hauteskundeetan, eta hiriburuko 30 eserlekuak eskuratu ditu, Barne Ministerioak emandako datuen arabera.

Hiriburuko botoen bi heren (2.633.905) zenbatuta, eserleku guztiak bereganatu ditu zerrenda erreformistak. Horrez gain, Adituen Asanblean ere hautagai erreformistak gailendu dira, eta Teherango 16 eserlekuetatik 14 jaso dituzte. Asanblea garrantzitsua da oso, izan ere bertan erabakitzen dute nor izango den herrialdeko goi buruzagia.

Hauteskundeetako behin behineko emaitzen arabera, Kontserbadoreek Parlamentuan duten gehiengoa gal dezakete. Mohamadreza Aref, Ali Mohamad Jatamiren gobernuan (2001-2005) presidenteorde izan zena, da erreformisten zerrendaburua. Herrialdean gizarte eta politika esparruetan askatasun handiagoa eskatzen ari den ahots indartsuenetako bat da zerrenda horretako bigarrena: Ali Motahai.

Gaur emango dituzte jakitera ostiralean egin ziren hauteskundeen behin betiko emaitzak. Egun 167 diputatu eta, horrenbestez, Parlamentuaren erabateko kontrola dute kontserbadoreek. Hauteskundeetako inkestek, baina, kontserbadoreen eta erreformisten arteko berdinketa iragarri dute.

Parte-hartze datuei dagokienez, 33 milioi lagunek eman dute botoa, boto-emaileen % 60 hain justu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Eguneko albisteak Iran