Mundua -

Hilketa leporatu diote

12 urteko haur bat heldu bezala epaituko dute AEBetan

Umeak eskopeta batekin hil egin zuen bere aitaren bikotekidea, haurdun zegoela. Pensilvaniako legeen arabera, 10 urtetik gorako edozein pertsona heldu bezala epaitu daiteke hilketa leporatuz gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urteko haur bat heldua balitz bezala epaituko dute AEBetan, bere aitaren bikotekidea eskopeta batekin hiltzeagatik. Biktimak zortzi hilabete zeramatzan haurdun krimenaren unean.

Epaileak bere erabakia iragarri du, gaztearen kasua adingabeen auzitegiaren esku uztea ukatu ostean. Pensilvaniako estatuko legeen arabera, 10 urtetik gorako edozein pertsona heldu bezala epaitu daiteke hilketa egotziz gero.

Gertakaria 2009ko otsailean izan zen, adingabeak ondo-ondotik eskopeta batekin emakumeari tiro egin zionean. Emakumea haurdun zegoenez, jaio gabeko haurraren hilketa ere leporatu diote.

Erruduntzat joz gero, bizi guztirako kartzela zigorra ezarri ahal diote haurrari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea