Mundua -
Kronika Moskutik
Piztia edo ederra, Moskuko metroa
11 milioi biztanle baino gehiago ditu hiri honek. Gizonak musugorriak eta emakumeak ederrak, labur esateagatik. Esaten dutenez, egunero bederatzi milioi herritar ibiltzen dira lurpean.
Amaia Etxezarreta
Moskuko metroa artelana da. Ezkutuan dago, oso sakonean eta ilun. Zirilikoan idazten dute eta bisitariak galdu egin gara. 1935ean egin zuten lehenengo linea. Gorria. Plaza Gorriaren eta Kremlinaren azpian. Lurraren erditik gertu. Bigarren Mundu Gerran, etsaiaren bonbetatik babesteko zuloa zen. Orain, bonba barruan dago.
Eta kanpoan, babesik ez. Milioika moskutarrek nahi ala ez, egunero metroan sartu beharra baitute. Aurpegietan ez da ezer antzematen. Galdetuko genieke denei. "Ba al duzue beldurrik? Ba al duzue zauririk? Ba al duzue saminik?" Baina ez digute iritzirik eta sentimenturik adierazten.
11 milioi biztanle baino gehiago ditu hiri honek. Gizonak musugorriak eta emakumeak ederrak, labur esateagatik. Egunero bederatzi milioi herritar ibiltzen dela lurpean esaten dute. Londonen eta New Yorken, bietan batera baino gehiago.
Hiriaren bihotza eta zainak kolpatzeko lekua metroa da. Baina kolperik ez du erakutsi nahi gaur.&' || 'nbsp; Eta Errusiako zerbitzu sekretua, sekretua da.