Mundua -

Irak

Gutxienez 60 pertsona hil dituzte Iraken izandako atentatu batean

Bonba-kamioi batek eztanda egin du Poliziaren kontrol baten aurrean. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.

Bagdadeko hegoaldean jazo da atentatua. Argazkia: EFE
Bagdadeko hegoaldean jazo da atentatua. Argazkia: EFE
Bagdadeko hegoaldean jazo da atentatua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 60 pertsona hil eta 50 inguru hil dituzte Iraken, Al Hila hirian, bonba-kamioi bat leherrarazita, bertako segurtasun indarrek eta osasun iturriek berri eman dutenez.

Poliziaren kontrol postu baten kontrako erasoa izan da eta atentatuaren ondorioz erabat suntsituta gelditu da.

Fala al Radhi Probintziako Segurtasun buruak jakinarazi duenez, 60 lagun inguru eraman dituzte inguruko ospitaleetara. "Orain arte Al Hila hirian bonbaz egindako erasorik handiena izan da", gaineratu du.

Leherketaren eraginez, inguruan zeuden hainbat ibilgailuk su hartu dute.

Hildakoen zenbaketa behin-behinekoa da eta segurtasun indarrek ez dute baztertzen hildakoen kopuruak gora egitea.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak albisteak Estatu islamiarra berriak Gaurko azken ordukoa Irakeko albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?