Mundua -

Atentatu oldea

Gutxienez 38 hildako eta 140 zauritu izan dira Bagdaden

Irakeko hiriburuko bost auzotan leherketak jazo dira eta ondorioz, bi etxebizitza-eraikin eraitsi dira. Ez dute baztertzen hurrengo orduetan hildako kopuruak gora egitea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil eta 140 zauritu dira gaur Bagdaden izandako atentatu olde baten ondorioz, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Irakeko hiriburuko bost auzoetako eraikinetan eztandarazi dituzte: mendebaldeko Al Sholan, Yokuken eta Al Shorta Al Rabanen; hegoaldeko Al Amelen; eta Bagdadeko erdigunean.

Leherketen ondorioz, bi etxebizitza-eraikin eraitsi dituzte Al Shola eta Yokuk auzoetan eta ez dute baztertzen hurrengo orduetan hildako kopuruak gora egitea.

Gaurko atentatu oldea igandean 30 pertsona hil eta 224 zauritu eta bi egunera iritsi da. Orduan, Bagdad erdigunean bi eraso suizida egin zituzten eta beste bat mendebaldean, hiriburuan dauden enbaxadak jotzea helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea