Mundua -
Istripuaren ondoren
Kronika Varsoviatik: Milaka lagun presidentearen gorpuaren aurrean
Kaczynski presidentearen gorpua presidentearen jauegiko kaperan dago. Etorbide nagusietatik ekarri dute hil - kutxa, Poloniako bandearekin estalia eta herritarrek lore-sortak jarri dituzte errepidean
X. Collados | Berriemaile berezia
Lech Kaczynski presidentearen gorpua presidentearen jauegiko kaperan dago, milaka eta milaka lagunen aurrean Varsovia hirigunetik pasa ondoren. Etorbide nagusietatik ekarri dute hil - kutxa, Poloniako bandearekin estalia eta herritarrek lore-sortak jarri dituzte errepidean. Dozenaka herritar konboia atzetik jarraitu dute bizikletan eta motorrean, ibilbidearen amaiera aldera. Lech Kczynskiren gorpua 3rak aldera iritsi da Varsoviako aireportu militarrera. Jaroslaw bere bikiak eta Marta alabak egin diote harrera- honek negarrez -, baita Donald Tusk lehen ministroak Bronislaw Komoroswki behin behineko presidenteak eta Jerzy Buzek Europako Parlamentuko presidenteak. Gorpuaren aurrean belaunikatu egin dira eta Jaroslaw Kaczynskik belauniko otoitz egin du. Lech Kaczysnkik Varsoviako Artzapezpikuaren bedeinkapena jaso du. Eguerdian, Varsoviako hirigunea geldiarazi du, 2 minutuko isilune ofizialak. Sirena entzun ondoren errespetuz jarraitu dute jendez gainezka zegoen presidentearen jauregiaren inguruan. Une honetan etengabe iristen dira herritar gehiago, lurra kandelaz eta luore sortaz beteta dago. Poloniako gobernuko bozeramaile baten arabera, hilkutxa jendaurrean pare bat egun ipiniko omen da baina ez dute zehaztu noiz. Hileta ofiziala eta hauteskunde berriak noiz izango diren ez da erabaki.