Mundua -
Iruzkina
Arrisku nuklearraren ardura
Bonba atomikoa egitea ez dago inongo talde terroristaren esku, eta ezta Al Kaidaren esku ere. Horrek, halere, ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik.
Jesus Torquemada
Nahiz eta Obamak ohar beldurgarria egin Washingtonen, Seguritate Nuklearrari buruzko goi bileraren amaieran, egin esan behar baldin bada, bonba atomikoa egitea ez dago inongo talde terroristaren esku, eta ezta Al Kaidaren esku ere.
Bonba atomikoa egiteko, oso azpiegitura industrial handia behar da denbora luzean lanean. Eta hori ezin da erraz ezkutatu. Erregai nuklearra lapurtuko balute edo norbaitek emango balie ere, leherketa mekanismoa konplexua da eta ezin da garajean muntatu.
Horrek, halere, ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik. Al Kaidak ezin du benetako bonba atomikorik egin, baina bai egin dezake "bonba zikina" deritzana, bonba ohiko bati plutonioa nahastuta. Ez luke eztanda egingo bonba nuklear baten modura, ez luke hiri osorik txikituko, baina jende asko hilko luke erradiazioaren ondorioz eta ingurua kutsaturik utziko luke luzarorako.
Horrelako bonba eskura lezakeen taldeak mehatxu ahalmen izugarria izango luke, baina errealitatean, mehatxu horren arduradun nagusiak, bonba nuklearrekin jolasean dabiltzanak dira, AEB lehenak. Horiek bete dute mundua plutonioz eta uranio aberastuz, eta horrexegatik daude kontrolik gabeko stock-ak, behar ez diren eskuetan eror litezkeenak.