Mundua -

Istripua

Sei pertsona hil dira Mexikon hegazkin bat errepide batera erorita

Hildako gehiago egon daitezkeela uste dute agintariek. Pilotuek ez diote "akatsen" berri eman kotrol-dorreari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 6 lagun hil dira gaur Airbus 300 zama hegazkin bat lurrera erori eta gero; Monterreyko nazioarteko aireportuan lurreratu behar zen baina azkenean aireportuko gertuko errepide baten gainean erori egin da, iturri ofizialen arabera.

Gainera, hildako gehiago egon daitezkeela uste dute agintariek. Istripua gaueko 23:15etan (4:15ean Euskadin) izan da.

Istripuan kapitaina, pilotuaren laguntzaileak, mekanikoa eta konpainiako beste lankide bat hil dira.

Gainera, identifikatu gabeko beste lagun bat hil da hegazkina gainean erorita.

Zazpigarren hildako bat egon daitekeela uste dute iturri ofizialek, baina oraingoz ez dute baieztatu.

Iturri ofizialen arabera, ez dute "ohikoa ez den" ezer sumatu hegazkinean, eta Pilotuek ez diote kotrol-dorreari "akatsen" berririk eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea