Mundua -

HERBEHEREAK

Amsterdamgo aireportua zabalik, alarma faltsu batengatik itxi ostean

Shiphol nazioarteko aireportua itxi egin zuten atzo iluntzean, pakete susmagarri batek alarma eragin ondoren. Azkenean, alarma faltsua izan dela baieztatu dute agintariek.

Pakete susmagarri batengatik Amsterdameko aireportua itxi dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko lehen orduan zabaldu dute berriro Amsterdamgo Schiphol aireportua, nazioarteko hegaldiak hartzen dituena: hainbat orduz itxita egon da, bart, atzo iluntzean bertan maleta susmagarri bat aurkitu ostean. Herbehereetako agintariek berehala erabaki zuten aireportua ixtea, baina azkenean alarma faltsua izan zela onartu dute.

"Aireportuko sarrera-irteera guztiak zabalik daude berriro. Hegaldiak normaltasun osoz egingo ditugu. Eskerrik asko guztioi, bart erakutsitako pazientziagatik", zabaldu dute bertako arduradunek, Twitter bidez.

Herbehereetako larrialdietarako zerbitzuen arduradunak bertako hedabideei jakinarazi dienez, Poliziak pertsona bat atxilotu du, gertatutakoarekin lotura duelakoan.

Atzo, 22:30 inguruan erabaki zuten aireportua aldi baterako ixtea. Alerta eragin zuen paketea bidaiari baten maleta bat zela baieztatu dute agintariek.

Lehergaiak indargabetzen espezializatutako agenteak bertaratu dira objektu susmagarria aztertzera, eta robot berezi baten laguntzarekin baieztatu dute ez zela lehergailu bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa