Mundua -
Ezbeharra Smolensken
Poloniako hegazkin istripuko 71 biktima identifikatu dituzte
Guztira hildakoen 155 senide Poloniatik Moskura joan dira identifikazio lanetan parte hartzeko.
Erredakzioa
Errusiako autoritateek adierazi dutenez, Poloniako hegazkin istripuko 96 biktimetatik, dagoeneko 71 identifikatu dituzte. Istripua larunbatean jazo zen eta besteak beste, Lech Kaczynski Poloniako presidentea hil zen.
02:00etan (GMT) 70 lagun identifikatuta zeuden Moskun eta beste bat, Kaczynski presidentea, Smolensken, adierazi du Interfax agentziak ezbeharra jazo ondoren sortutako krisi-kabinetearen kide batek egindako adierazpenen harira.
Guztira hildakoen 155 senide Poloniatik Moskura joan dira identifikazio lanetan parte hartzeko. Gainera, 115 funtzionari eta Poloniako auzitegiko medikuak ari dira identifikazio lanetan.
Errusiar bozeramaileak adierazi duenez, gaur Poloniara bidaliko dituzte 30 biktimen gorpuak.
Istripua
Tupolev TU-154 hegazkina Varsoviatik atera zen eta Smolenskeko aireportu militarretik 400 kilometrotara lurra jo zuen. Ikerketen arabera, eguraldi txarra izan zen istripua gertatzeko arrazoietako bat.
Kaczynski eta hegazkineko beste bidaiariak Katyn herrialde errusiarrera zihoazen sobiertar zerbitzu sekretuek 1940an hildakoak omenaldi batean parte hartzeko.
Kaczynskirekin batera hainbat goi kargu eta Katyneko sarraskian hildakoen hainbat senide zeuden.