Mundua -

Iruzkina

Liberalak agertu dira Britainia Handian

Britainiarrek dagoeneko ezagutzen dute Nick Clegg, liberal demokraten burua da, eta alderdi horrek izan dezake hauteskundeetako giltza.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handian telebistaz atzo emandako hauteskunde eztabaida garrantzitsua izan zen, eta britainiarrek Nick Clegg ezagutzeko balio izan zuen.

Liberal demokraten burua da, hau da, boto kopuruz hirugarren alderdiko buruzagia. Hain zuzen ere, alderdi horrek izan dezake giltza, David Cameronen alderdi kontserbadoreak eta Gordon Brownen alderdi laboristak ez badute gehiengoa lortzen.

Beste edozein herrialdetan, liberal demokratak koalizio gobernu batean egongo lirateke, botoen % 20 eskuratzen baitituzte. Baina Britainia Handian duten hauteskunde sistemaren ondorioz, boto horiek % 10 bihurtzen dira. Beraz, beti oposizioan daude.

Gainera, laboristek eta kontserbadoreek jasotzen dute arreta guztia. Liberal demokratak ez dira hain ezagunak. Atzo, Manchesterren egindako eztabaida Cleggek irabazi zuen alde handiaz, ondo aprobetxatu baitzituen bere aukerak: gaztea da, diskurtso polita dauka eta batez ere garbi utzi zuen bera dela benetako aldaketa, laboristek eta kontserbadoreek urteak baitaramatzate boterea partekatzen.

Cameron kontserbadorea ondo egon zen eztabaidan, baina gehiago espero zen beretaz. Brown laborista ere ondo egon zen, ez du hitz jario handia eta berari buruz gutxiago espero zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea