Mundua -

Amnistia Internazionala

Grezian harrapatutako errefuxiatuen egoera 'kaskarra' salatu du AIk

Amnistia Internazionalak ohartarazi duenez, "harrapatutako" 46.000 errefuxiatu daude "zoritxarreko" egoeran Grezian, Mazedoniako muga puntua itxi ostean.

Errefuxiatuak ibiltzen Idomenetik gertu. EFE
Errefuxiatuak ibiltzen Idomenetik gertu. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionalak gaur ohartarazi duenez, "harrapatutako" 46.000 errefuxiatu daude "zoritxarreko" egoeran Grezian, Mazedoniako muga puntua itxi ostean.

Europar Batasuneko lurraldean harrapatutako etorkin eta errefuxiatuen, gehien bat haur eta emakumeen, egoera aztertu du gaur Amnistiak "Grezian harrapatuak: saihesteko moduko errefuxiatuen krisia" txostenean. Horren harian, EBri neurri gehiago eskatu dizkio.

"Balkan mendebaldeko ibilbidea ixteko erabakiak 46.000 etorkin eta errefuxiatu utzi ditu egoera tamalgarrian, beldurraren eta ziurgabetasunaren menpe", esan du John Dalhuisen Amnistia Internazionaleko zuzendaria Europan eta Asian.

Dalhuisen arabera, EBren Estatuek ez diete erantzun egokia eman "babes bila etorri diren milaka pertsonei eta egoera gaizkiagotu baino ez dute egin".

"EBk errefuxiatuen egoera eta bizilekuaren baldintzak hobetzeko neurririk ez baditu arin hartzen zorigaitz humanitariori aurre egin beharko dio eta EBko Estatuak izango dira horren erantzule”, esan du.

2015eko irailean 66.400 lagun heldu ziren Greziara babes bila, eta horietatik, 615 baino ez dituzte EBko herrietara eraman, Europako Batzordeak emandako eta Amnistia Internazionalak aipatutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Greziako albisteak Siriar errefuxiatuak Europan