Mundua -

Natur hondamendia

Ekuadorko hondamendia handitzen ari da orduak igaro ahala

ACNUR etxetik alde egin behar izan duten 40.000 lagun artatzen ari da, eta lurrikararen 360 erreplika baino gehiago izan dira, hondakinen artean jendea bizirik aterako lanean ari diren bitartean.

Lurrikararen biktimak Pedernalesen. Argazkia: Efe
Lurrikararen biktimak Pedernalesen.
413 hildako eta 2600 zauritu baino gehiago azken datuen arabera

1:36

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekuadorren dagoeneko 413 dira larunbatean izandako lurrikararen ondorioz hildakoak, eta gero eta gehiago dira, orduak igaro ahala, askok hondakinen artean harrapatuta jarraitzen dutelako eta 2.500 pertsona baino gehiago zauritu zirelako.

Ekuadorko Gobernuak esan du azken 67 urteetako hondamendi larriena izan dela lurrikara, eta hondakin artean bizirik dauden pertsonak erreskatatzera bideratu dituzte orain eskortzuak.

Urteak berreraikitzeko

Rafael Correa Ekuadorko presidentea lurrikarak gogorren jo dituen hirietan egon da, eta behera etorritakoa berreraikitzeko lanetan "urteak" emango dituztela adierazi du, baina hondamendia gainditu egingo dutela gaineratu du.

Agintariak azpimarratu du beharrezkoa dela zuhurtzia handiagoz egitea eraikinak, "asko gaizki eraikita" zeudelako erori baitira, eta "esperientzia gogor horretatik etorkizunerako lezioak" aterako dituztela espero du.

40.000 pertsona, etxerik gabe

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak iragarri du datozen orduetan bidaliko duela laguntza Ekuadorrera, etxetik alde egin behar izan duten 40.000 pertsona artatzeko.

Besteak beste, familientzako kanpin dendak, 900 karpa, zika birusa kutsatzen duten eltxoen kontrako 18.000 produktu, 15.000 koltxoi eta sukaldeko tresnak bidaliko dituztela zehaztu du.

360 erreplika baino gehiago

Ekuadorko Eskola Politeknikoko Geofisika Institutuak 360 erreplika baino gehiago zenbatu ditu larunbateko lurrikara izan zenetik.

Erreplikak ez dira indar berekoak izan kasu guztietan, baina gogorrenek 5,4 gradu inguru harrapatu dituzte Richter eskalan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa