Mundua -

Erreginaren urtebetetzea

Isabel II.a, 90 urte eta sei hamarkada baino gehiagoko erregealdia

Isabel II.ak Victoria erregina 2015ean gainditu zuen eta Erresuma Batuko tronuan denbora gehien eman duen pertsona da. Ia 64 urteko erregealdian 117 herrialde bisitatu ditu.

Erresuma Batuko errege familiaren lau belaunaldiak. Argazkia: EFE
Erresuma Batuko errege familiaren lau belaunaldiak. Argazkia: EFE
Erresuma Batuko errege familiaren lau belaunaldiak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel II.a Erresuma Batuko erreginak 90 urte bete ditu bere nortasun tinko eta zogia batere aldatu gabe, eta abdikatzeko aukera oraindik aztertu gabe.

David Cameron lehen ministroak erregina zoriondu du mezu publiko batean. Erresuma Batuarentzako eta Commonwealthentzako "harkaitz baten sendotasuna" duen erregina dela goraipatu du Cameronek. Era berean, une "oso bereziak" bizi izan dituela nabarmendu du.

Ez alferrik, Isabel II.ak bere herenamona, Victoria erregina, gainditu zuen 2015ean, eta tronuan denbora gehien eman duen pertsona da. Ia 64 urteko erregealdian 117 herrialde bisitatu eta 12 lehen ministro, Canterburyko zazpi artzapezpiku eta zazpi aita santu ezagutu ditu, BBCren arabera.

Urtebetetze egunerako ekitaldi batzuk antolatu ditu Errege Etxeak. Erregina eta haren senarra Windsorren izango dira. Arratsaldean sinbolikoki mila argi piztuko dituzte, Galeseko printzearekin eta Camila haren emaztearekin batera.

Windsorreko Gazteluak afari pribatu bat hartuko du azken orduan. Erreginaren 60 senide eta adiskide bertan izango dira.

Isabel erreginak 90 urte efe

Isabel II.aren urtebetetzea ospatzeko, British Royal Mailek argitaratu dituen zigiluak. Argazkia: EFE

Abdikazioa?

"Biziarteko" lan bat zela adierazi zuen Isabel II.ak bere garaian, eta betetzeko bidean da, abdikatzeko batere asmorik ez duela ematen duelako. Bere belaunaldiko Europako beste errege batzuek kargua utzi dute jada, Espainia, Herbehereak eta Belgikako kasuak esaterako. Baina Erresuma Batuko Koroak zirkinik egin gabe jarraitzen du.

66 urteko Karlos printzea lehen ondorengoa da, baina polemika pertsonalek eta jarrera politikoek kolokan jarri dute, nahiz eta amak neutraltasuna agertu. Gainera, Guillermo semearen onarpen-maila gora egiten ari da etengabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Erresuma Batua argazkiak