Mundua -

Galerak

Orduro 11,9 milioi galdu ditu turismoak errauts hodeia dela eta

Lewis PR aholkularitza-enpresa britainiarrak egindako balorazioa izan da, aire-zirkulazioa lau egunez moztuta egon ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako turismo industriak 1.000 milioi liberako (1.140 milioi euro) galerei aurre egin beharko dio sumendi islandiarraren erupzioaren ondorioz ipar Europako aire espazioa lau egunez itxita egon ondoren. Beraz, orduro 11,875 milioi galdu dira.

Lewis PR aholkularitza-enpresak egindako balorazioa izan da hau. Aholkularitzak ohartarazi duenez, "ziur aski, gutxienez hurrengo bi astetan zehar eragozpenak egongo dira".

Lewis PR jakinarazi duenez, "lau egunetan zehar aire-zirkulazioa itxita egoteak 1.000 milioi liberatik gorako galerak suposatu dizkio Europako bidaia eta turismo industriari. Hegaldietan eta hoteletan galdutako erreserbak eta utzik geratutako itsas-bidaien ondorioz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea